Se han realizado dos homenajes en distintos templos. El primero, se realizó el 8 de enero de 2010 en el Convento de Las Brígidas de LASARTE-ORIA. En este homenaje, participaron AINHOA MERZERO soprano y nieta del compositor, ALBERTO SÁEZ PUENTE pianista y ESTIBALITZ ALDECOA arpista. El segundo homenaje tuvo lugar en la Parroquia San Salvador de USURBIL. En este concierto participaron diversos solistas y los coros URMAIZ y GORATZAR, el organista ALBERTO SÁEZ PUENTE, el violinista PEDRO AGINAGA y la directora OLATZ EGIBURU. Se interpretaron obras compuestas y arregladas por el propio compositor.

Aspaldi Antonio Mercero zenak

zeukan ondo merezia

omenaldi bat, Lasarten izan

bait zen norbait berezia:

herriko seme, langile fina,

gizon prestu ta hezia.

Nahiz ta gertutik pairatu zuen

gerrak duen malezia,

nahiz ta nozitu gerraosteko

diktadura, hipokresia,...

Musikarekin estaltzen zuen

garaiko hainbat gabezia,

musikarekin alaitzen zuen

inguruko tristezia,

musikarekin gainditzen zuen

euskarak zuen hesia.

Lanak lan, beti musikarekin

zuen harreman hertsia,

musikaz bizi ez, baina beti

ezpainetan eresia.

Ezin ahaztu bere ondoan

beti izan zuen dama:

lagilenetan langilena ta

bost seme-alaben ama.

Bien artean eraman zuten

sendi osoaren zama.

Baina ekarri daigun gogora

berriz Antonio zana:

sormena eta musika grina

agortezinak zeuzkana,

guzti-guztian artista bat zen,

musika nahiz eskulana,

arlo askotan utzi du bere

lekuko, bere emana;

hain da polita, hain da ederra

berak utzitako dana,

omenaldi honek berarekiko

gure esker ona darama.

Tamalez askok dugun pena da

bera ezagutu ez izana.

Asier Mercero 2010